Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Egilea > Puntua 0
0

San Josemaria Escriva Barbastron (Espainian) jaio zen 1902-I-9an. 1925-III-28an Zaragozan apaiztua izan zen. 1928-X-2an Opus Dei sortu zuen, goi-argiz argitua. 1975-VI-26an bat-batean hil zen Erroman, langelan zuen Ama Birjinaren irudiari azken aldiz laztanki begiratu ondoren. Garai hartan Opus Dei bost kontinenteetan zabaldua zegoen. 80 naziotasunetako 60.000 kide baino gehiago zituela, Elizaren zerbitzuan, San Josemaria Escrivak beti bizi izan zuen Aita Santuarenganako eta Gotzainenganako batasun beteko espiritu berberaz. Joan Paulo IIa Aita Santuak 2002-X-6an kanonizatu zuen Opus Deiren Sortzailea Erroman. Bere jaiegun liturgikoa ekainaren 26an ospatzen da.

Beste garai-aldietan bezala,

gaur ere Arrosarioak

arma indartsu behar du izan,

bai gure barren-borrokan garaile izateko,

eta bai arima guztiei laguntzeko ere.

Gora ezazu Ama Birjina Maria zure ahoz:

ordain-otoitza eskatzen dizu jaunak,

eta zure ezpainen gorespen kanta.

Zorionekoa zu,

Mariarenganako debozio harrigarri honen bidez

eta zure maitasun arduratsuaz,

bakea eta poza ereiten jakinik,

mundu guztian erein nahi baduzu.

Erroman, 1968ko urria

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
  Hurrengoa