Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Pozezko Gertakariak. 1-. Aingeruaren Dei-agurra > Puntua 1
1

Ez ahaztu, adiskide, ume garenik. Izen gozozko Andre Maria, otoitz egiten ari da.

Zu, etxe horretan bertan, nahi duzuna izan zaitez: adiskide, morroi, zelatari, auzo-lagun... – Nik orain ez dut ezer izateko ausardiarik. Zure atzean gordeko ni, eta harritu batean, ikus dezadan zer gertatzen den:

Goi-aingeruak agertu du bere mezua... Quomodo fiet istud, quoniam virum non cognosco?- Nola hau izango, ez baitut gizonik ezagutzen? (Lk 1, 34).

Gure Amaren hizkerak, bere garbitasunez, gogora dakarzkit gizonen zikinkeria guztiak..., baita nireak ere.

Eta bihotzez gorroto ditut munduko satsukeriak. O zenbat asmo on hartzen ditudan!

Fiat mihi secundum verbum tuum. – Gerta bekit diozun bezala (Lk 1, 38). Eta birjintasunezko giro gozo honetan, Hitza haragi egin zen.

Aurren hamarrekoa badoa... Baina esan diezaioket oraindik Jaungoikoari, beste inork baino lehenago: Jesus, maite zaitut.

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa