Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Oinazezko gertakariak 5-. Jesusen Heriotza > Puntua 10
10

Jesus Nazaretarra judutarren Erregea da, eta gerturik dauka bere errege-aulki garailea. Zuk eta nik ez dugu bihurriturik ikusi, Gurutzean josi dutenean. Ezin handiagozko oinazeak jasanik, Betiko Apaiz Nagusiaren erara zabaldu ditu besoak.

Gudamutilek Haren jantzi santua hartu eta lau sail egin dituzte. –Soineko luzea ez puskatzearren, zozkatu egin dute norentzat izango. –Eta berriz ere, Liburu Santuak dioena bete da: Beren artean banatu zituzten nire jantziak, zotz eginik (Jn 19, 23-24).

Jarri dute Gurutzean. Goi-gainean... Eta, Gurutze ondoan, bere Semearekin, Andre Maria... Eta Kleofasen emaztea Maria eta Maria Magdalena. Eta Joan, Jesusek maite zuan ikaslea. Ecce Mater tua! –Horra hor zure Ama. Bere Ama, gure Amatzat ematen digu.

Behazunez nahasturiko ardoa eskaini diote aurretik; baina dastatu orduko, ez zuen edan. (Mt., 27, 34).

Orain egarriz dago... maite egarriz, arima egarriz.

Consummatum est. –Dena bukatu da (Jn 19, 30).

Begira, umetxo kaiku: hau guztia zugatik eraman du. Zugatik eta nigatik. Ez al duzu negar egiten?

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa