Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Aintzazko Gertakariak 5-. Andre Maria zeru-lurreko Erregina > Puntua 15
15

Guztiz eder zara, eta ez da Zugan errurik. –Baratze hesia zara Zu, ene Arreba, ene Emaztea, baratze hesia eta iturri zigilatua. –Veni: coronaberis. –Zatoz, koroa zaitzagun (Kt 4, 7, 12 eta 8).

Zuk eta nik ere Maria, ahal izan bagenu, izadi guztiko Andre eta Erregina egingo genuen.

Ezaugarri bikain bat agertu da zeruan: Emakume bat, buruan hamabi izarreko koroa duela. –Eguzkiz jantzia. –Eta oinetan ilargia daukana (Apk 12, 1). Errurik gabeko Birjina Mariak Evaren bekatu-okerra zuzendu zuen; eta infernuko dragoiaren burua zapaldu bere oin guztiz garbiaz. Jaungoikoaren Alaba, Jaungoikoaren Ama eta Jaungoikoaren Emaztea.

Jaungoikoak, Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak, izadi guztiko Erregin koroatzen du.

Eta menpetasun osoa agertzen diote zeruko Aingeru, Patriarka, Profeta, Apostolu, Martiri, Aitorle, Birjina eta Santu guztiek... baita bekatari guztiek, zuk eta nik ere.

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa