Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Argizko Gertakariak 5-. Eukaristiaren Eraketa > Puntua 21
21

Pazko-Jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen (Jn 13, 1).

Munduan iluntzen ari zen, erritu zaharrak, gizadiarekiko Jaungoikoaren erruki amaigabeko antzinako ezaugarriak bere betera iritsiko ziren, egiazko egunsentiari bidea emanez: Pazko berria. Eukaristia gauez izan zen eratua, Pizkundeko goizaldia aldez aurretik prestatzen zuela.

Jesus maitasunez gelditu zen Eukaristian..., zuregatik.

-Gelditu zen, gizonek nola hartuko zuten jakinik... baita zuk nola hartzen duzun ere.

-Gelditu zen, jan dezazun, ikustera joan eta zure gauzak konta diezazkiozun eta, Sagrario ondoan otoitzean eta Sakramentua hartzean tratatuz, egunean baino egunean maitemin zaitez, eta beste arima batzuek –askok!- bide berea jarrai dezatela eragin dezazun.

Ume txintxo: nola ematen dieten musu maite dutenaren loreei, eskutitzari, oroigarriari!

-Eta zu, inoiz ahazterik izango al duzu beti zure ondoan duzuela... Bera!? –Ahaztuko al duzu... jan dezakezula?

-Jauna, ez dezadala berriro lurrari itsatsita hegan egin!, egon nadila beti Kristo den Eguzkiaren izpiez argituta Eukaristian! Ez dadila eten nire hegaldia zure Bihotzeko atsedena iritsi artean!

Iturriak: Igaro egiten den Kristo da, 155. z. Sutegi, 887., 305., 39. z.

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa