Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Letaniak > Puntua 22
22

Orain Loretoko letanien hotsa zabaltzen da. Beti argi berri, bizitasun bitxi eta esanahi berezi duten letania arrangurak.

Otoi-deiak Jaunari, Kristori. Eskariak Jaungoikoaren Pertsona bakoitzari eta Hirutasun txit Santuari. Eta izen goxo-politak Andre Mariari: Kristoren Ama, Ama Errugabea, Itun oneko Ama, Egilearen Ama, Salbatzailearen Ama..., Birjina guztiz Begiratua..., Jakinduriaren Jarlekua, Arrosa Miragarria, Daviden Dorrea, Goizeko Izarra..., Bekatarien Babesa, Atsekabetuen Poza, Kristauen Laguntza...

Era berean, Mariaren Erregegoa aitortzen dugu. –Regina! –Eta Mariaren bitartekotza: Sub tuum praesidium confugimus. –Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua..., libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.

Erregutu ezazu gure alde, Arrosario Santuaren Erregina horrek, Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, erruki zakizkigu

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, entzun gaitzazu

Kristo, adi gaitzazu

Zeruko Aita Jaungoikoa

Erruki gutaz

Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea

Espiritu Santu Jaungoikoa

Hirutasun Santua, Jainko bakarra

Andre Maria

Otoitz gure alde

Jaungoikoaren Ama Santua

Birjinen Birjina Santua

Jesukristoren Ama

Elizaren Ama

Jaungoikozko graziaren Ama

Ama txit garbia

Ama errugabea

Ama kutsugabea

Ama orbangabea

Ama sortzez garbia

Ama maitagarria

Ama miragarria

Irakatsi oneko Ama

Egilearen Ama

Eroslearen Ama

Birjina txit begiratua

Birjina gurgarria

Birjina goragarria

Birjina indartsua

Birjina errukitsua

Birjina zintzoa

Zuzentasun ispilua

Jakinduriaren jarlekua

Gure pozaren iturria

Ontzi zerutarra

Ontzi omengarria

Eraspen ontzi ospetsua

Arrosa miragarria

Daviden dorrea

Marfilezko dorrea

Urrezko etxea

Itun Berriko Kutxa

Zeruko atea

Goizeko izarra

Gaixoen osasuna

Bekatarien babesa

Atsekabetuen aringarria

Kristauen laguntza

Aingeruen Erregina

Patriarken Erregina

Profeten Erregina

Apostoluen Erregina

Martirien Erregina

Aitorleen Erregina

Birjinen Erregina

Santu guztien Erregina

Jatorrizko errugabe sortutako Erregina

Zeruetara jasotako Erregina

Arrosario Santuaren Erregina

Familiaren Erregina

Bakearen Erregina

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Barka iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Adi iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna. Erruki gutaz, Jauna.

Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.

Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Otoitza:

Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa