Jesusen Jaiotza

Zesar Augustoren lege bat irten da, mundu guztiak izena emateko aginduaz. Horretarako, bakoitzak bere jatorriko herrira dauka joan beharra. Jose, Daviden etxe eta sendikoa izanik, Birjina Mariarekin doa Nazaretetik Judeako Belen izeneko herrira (Lk 2, 1-5).

Eta Belenen jaiotzen da gure Jainkoa: Jesukristo! –Ez dago tokirik ostatuan. Estalpe batean jaio da. –Eta bere Amak, Haurra oihaletan bildurik, askatxoan ipintzen du (Lk 2, 7).

Hotza, –Pobretasuna. –Joseren morroitxoa naiz ni. –Bai gizon ona dela Jose! –Aita semearekin bezala, hala ari da nirekin. –Eta barkatu ere egiten dit, nik Haurra besoetan hartu, eta gauza goxo-kutunak esaten, ordutan gelditzen banaiz ere!…

Pa eman diot Haurrari. Emaiozu zuk ere. Dantzan eta kantari hasi natzaio, eta Errege deitzen diot, Maitasun, nire Jainko, nire Bakar, nire On Guzti!… Bai Haur ederra! Eta bai hamarreko motxa!

Puntu hau beste hizkuntza batean