Ama Birjinaren Garbikundea

Amaren garbikunde egunak bete direnean, Moisesen Legeari obedituz, Haurrarekin joan behar dute Jerusalenera, Haurra Jaunari aurkeztera (Lk 2, 22).

Eta oraingoan, adiskide, zuk eramango duzu usapalen kaiola. –Begira! Errurik ez duena, Guztiz Garbia, Legearen azpian ageri da, zikin bai lego.

Ikasiko al duzu ispilu horretan, ume kaiku horrek, Jaungoikoaren Lege Santua kosta ala kosta betetzen?

Garbitu. Zuk eta nik, biok bai daukagula garbitu beharrik. Bekatuen zorrak ordaindu; eta, batez ere, Maitasun izan. –Maitasun txit beroa, gure arimako herdoila erre dezan; eta sutsua, gure bihotzeko lardaskeriak jainko-lamadez kiskali ditzan.

Jaunaren beldur den gizon zintzo bat Jauretxera etorri da, Espiritu Santuaren eragitez. Agindu baitzitzaion Kristo ikusiko zuela hil baino lehen. Eta, Mesias bere besoetan harturik, honela mintzo da: Orain, Jauna, Zuk esan bezala, bakean daramazu mundu honetatik zure morroi hau, Salbatzailea ikusi baitute nire begiok (Lk 2, 25-30).

Puntu hau beste hizkuntza batean