Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Arrosario Santua > Pozezko Gertakariak. 5-. Umea galdua > Puntua 5
5

Non da Jesus? –Andrea: Umea non da?

Negarrez dago maria. –Alferrik ibili gara biok, zu eta ni, sailik sail eta taldez talde. Ez dute Umea inon ikusi. –Josek berak, ez negartzeko eginahalak egin ondoren, negar egiten du... Zuk ere bai... bai nik ere.

Niri, egia esan, morroitxo trakets honi, malko patsak darizkit, zeru-lurrak oihuka astintzeraino... lehen nik Jesus nire erruz galdu eta negar egin ez nuelako, alegia.

Ene Jesus; ez zaitzadala nik inoiz ere galdu... Eta orain zorigaitzak eta nahigabeak elkartzen gaituzte, lehenago bekatuak elkartu gintuen bezala, eta gure barren guztiari maite damuzko zotin sakonak eta aiene minkorrak darizkio. Lumaz idatzi ezinezkoak eta ez idaztekoak.

[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa