Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Bidea > Eskrupuloak > Cap 10
258

Bazter itzazu bakea kentzen dizuten eskrupulo horiek. — Arimari bakea ebasten diona ez dator Jaungoikoagandik.

Jaungoikoa etortzen zaizunean, agur haien egia nabarituko duzu: bakea ematen dizuet…, bakea uzten dizuet…, bakea zuei…, eta hori, nahigabeen artean.


259

Oraindik ere eskrupulo horiek! —Hitz egin iezaiozu garbi eta xaloki zure Zuzendariari.

Obedi ezazu… eta ez gutxietsi Jaunaren Biohtz guztiz maitetsua.


260

Triste, lur jota. Ez nau harritzen: zure erorialdiak altxatako hauts hodeia da. Baina, aski da!: ez al zuen urrundu, agian, graziaren haizeak hodei hori?

Gero, zure tristura hori —baztertzen ez baduzu— zure harrokeriaren azala bihur liteke. —Ezin hobea eta hutsik gabea zinela uste zenuen, ala?


261

Horretan gehiago pentsatzea debekatzen dizut. —Aldiz, bedeinka ezazuJaungoikoa, zure arimari bizitza itzuli baitzion.


262

Ez pentsatu gehiago zure erorialdian. —Pentsamendu hori, zapaltzen eta estutzen zaituen harlauza izanez gain, erraz izan daiteke hurrengo tentaldien abagune. —Kristok barkatu zizun: gizon zaharraz ahatz zaitez.


263

Ez adorerik galdu. —Ikusi zaitut borrokan…: zure gaurko porrot hori erabateko garaipenerako saiaketa da.


264

Ongi jokatu duzu…, hain sakon erori bazara ere. —Ongi jokatu duzu, beheratu zinelako, zuzendu duzulako eta itxaropenez bete zarelako, eta itxaropenak Maitasunarengana erakarri zintuen berriro. —Ez zaitez gelditu aho zabalik; ongi jokatu duzu! —Lurretik jaiki zinen: «surge», ahots indartsua berriro entzun zen, «et ambula»: orain, lanera!


[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa