Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Bidea > Santuen elkartasuna > Cap 24
544

Santuen elkartasuna. —Nola esango nizuke? —Odol transfusioak gorputzarentzat zer diran ikusten al duzu? Ba, berdintsu da Santuen Elkartasuna arimarentzat.


545

Bizi ezazue Santuen Elkartasun berezi bat: eta zuetako bakoitzak, barne-borroka nola lan profesionalaren orduan, bakarrik ez egotearen poza eta indarra sentituko du.


546

Seme: zein ederki bizi izan zenuen Santuen Elkartasuna honela idazten zenidanean: «atzo nigatik otoitz egiten zenuela “sentitu” nuen»!


547

Naturaz gaindiko ondasunen «komunikazio» hori ongi ezagutzen duen beste batek, honela esaten dit: «eskutitzak on handia egin dit: ezagun da denen otoitzez igurtzita datorrela!… eta nik benetako premia dut nigatik otoitz egin dezaten».


548

Santuen Elkartasuna sentitzen baduzu —bizitzen baduzu—, penitentzia gogoko duen arima izango zara. —Eta penitentzia «gaudium, etsi laboriosum» —poza, nahiz eta neketsua— dela ulertuko duzu: eta izan diren, orain diren eta izango diren arima penitentziagile guztien «elkarkide» sentituko zara.


549

Errazago beteko duzu zure eginbeharra, zure anaiek eskaintzen dizuten laguntza eta zuk, zintzo ez bazara, beraiei ukatzen diezuna gogoratzean.


550

«Ideo omnia sustineo propter electos» —dena jasaten dut hautatuengatik, «ut et ipsi salutem consequantur, quae est in Christo Jesu» —beraiek Kristo Jesusengan dagoen salbamena lor dezaten.

—Santuen Elkartasuna bizitzeko modu bikaina!

—Eskaiozu Jaunari San Pauloren espiritu hori bera eman diezazula.


[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa