Josemaría Escrivá Obras
 
 
 
 
 
 
  Bidea > Beste bertuteak > Cap 32
667

Sinesmen, Itxaropen eta Maitasunegintzak, Jaungoikoaren bizitza biziduten arimen sua zabaltzen duten balbulak dira.


668

Eskuzabalki egin ezazu dena, Maitasun hutsez, ez saririk ez gaztigurik ez balego bezala. —Baina susta ezazu zure bihotzean zeruaren itxaropen aintzatsua.


669

Ongi dago seme gisan, saririk gabe, eskuzabalki Jaungoikoari zerbitzatzea… —Baina ez kezkarik izan noizbait saria bururatzen bazaizu.


670

Honela dio Jesusek: «eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, emaztea, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare».

—Ea aurkitzen duzun, munduan, hain eskuzabalki ordaintzen duenik!


671

Jesus… isilik. —«Jesus autem tacebat». —Zergatik hitz egiten duzu zuk, atsegin hartzeko edo bihotza zabaltzeko?

Isil zaitez. —Bila ezazu ezespenetan poza: merezi baino gutxiago egingo dizkizute beti.

—Galde al zenezake zuk, agian: «Quid enim mali feci?» —okerrik egin al dut nik?


672

Zaude ziur Jainko gizon zarela, alai eta isilik badaramazu bidegabekeria.


673

Erantzun polita gizon agurgarri hark eman ziona jasandako bidegabekeriaz kexatzen zen gazteari:

«Min ematen dizu? —esaten zion—, ez ezazu, ba, ona izan nahi!…».


674

Ez inoiz iritzirik eman eskatzen ez badizute, zure iritzi hori egokiena dela pentsatu arren.


675

Egia da bekataria izan zela. —Baina

ez iritzi aldaezinik egin hari buruz. —Errukiorra izan zaitez eta ez ahaztu hura Agustin bezalako bat izan daitekeela oraindik, zu hala-holakoa baizik ez zaren bitartean.


676

Mundu honetako gauza guztiak lurrabesterik ez dira. —Pilatuta jar itzazuzure oinpean, eta zerutik gertuago egongo zara.


677

Urre, zilar, bitxiak…, lur, ongarri pilak. —Atseginak, haragizko gozamenak, grinak asetzea… abere, mando, txerri, oilar, zezenaren gisan.

Ohoreak, goraipamenak, tituluak…, haizezko gauzak, harropuzkeriak, gezurrak, hutsa.


678

Ez itzazu zure maitasunak hemenbehean ipini. —Maitasun berekoiakdira… Maite dituzunak zugandik aldenduko dira, beldurrez eta nazkaz, Jaungoikoak zu bere aurrera deitu eta ordu gutxi barru. —Bestelakoak dira maitasun iraunkorrak.


679

Jalekeria bizio itsusia da. —Ez al dizu

barregura eta nazka pixka bat ematen, jaun errespetagarri horiek hain serioski mahai inguruan eserita ikusteak, errito tankeran, liseri hodia koipez betetzen, hura «helburu» bailitzan?


680

Ez hitz egin jakiez mahaian; gauza itsusia da hori, desegokia zuretzat. —Gai nobleago bati buruz hitz egin ezazu —arimakoa edo adimenekoa—, eta eginbehar hori goratuko duzu.


681

Mahaitik hildura txikiren bat egin gabe altxatzen zaren egunean, pagano baten antzera jan duzu.


682

Gehienetan behar baino gehiago jatenduzu. —Eta hainbestetan gorputz astun eta ondoeza sortzen dizun asetze horrek, naturaz gaindiko ondasunak dastatu ezinean eta adimena baldartuta uzten dizu.

Lurrerako ere, zein bertute egokia den neurritasuna!


683

Gizon kristau —hala zarela diozu—, irudi bati musu ematen, otoitz bat ahopeka esaten, Jaungoikoaren Elizari erasotzen diotenen aurka oihu egiten…, eta baita Sakramentu Santuak maiz hartzen ikusten zaitut.

Baina ez zaitut ikusten, ordea, zeure buruari uko egiten, ez hainbeste hizketaldi… mundukoi alde batera uzten (beste izen egokiagorik eman niezaieke ere), ez behekoekin eskuzabal izaten… ezta Kristoren Elizarekin ere!, ez zure anaiaren ahultasun bat jasaten, ez guztien onarengatik zure harrokeria zapaltzen, ez biltzen zaituen zeurekoikeri azala erauzten, ezta… zenbat gauza gehiago!

Ikusten zaitut… —Ez zaitut ikusten… —Eta zuk… gizon kristau zarela diozu? —Kristoren iritzi kaxkarra daukazu benetan!


684

Zure balioa, zure atsegina, zure gai

tasuna… alferrik galtzen dira: ongi erabiltzea galarazten dizute. —Gogar itzazu autore espiritual baten hitz hauek: «Ez da galtzen Jaungoikoari eskaintzen zaion intsentsurik. —Gehiago goresten du Jauna zure balioa beheratzeak, alferrik erabiltzeak baino».


[Inprimatu]
 
[Bidali]
 
[Palm]
 
[Gorde]
 
-ri itzuli puntua:
Aurrekoa Hurrengoa