Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Damutasuna.

Negar egiten duzu? —Ez izan lotsarik. Negar egizu: bai, gizonek ere negar egiten baitute, zuk bezala, bakardadean eta Jaungoikoaren aurrean. —Gauez, dio David Erregeak, nire ohea malkoz bustiko dut.

Malko bizi, gizontsu horien bidez, zure iragana garbi zenezake eta oraingo bizitza naturaz gaindiko bihurtu.

Kristau izateagatik Jaungoikoari zordiodana: zor horrekiko nire erantzunikezak damuz negar eginarazi dit: Maitasun damuz. «Mea culpa!» —Zure zorrak aitortzea ongi dago: baina ez ahaztu nola ordaintzen diren: malkoz… eta egitez.

Maitasun damua. —Bera ona delako. —Zure Adiskidea delako, zuregatik bere Bizitza eman zuena. —Daukazun on guztia berea delako. —Hainbeste iraindu duzulako… Barkatu dizulako… Berak!… zuri!!

—Negar egin ezazu, seme, Maitasun damuz.

Mariaren bakardadea. Bakarrik! —Negarrez, inoren babesik gabe.

—Zuk eta nik Andre Maria lagundu behar dugu, eta berarekin negar egin: gure hobenak josi baitzuten Jesus, iltzez, gurutzean.

Nola negar egin zuen, aldare oinean, martirioa merezi izan zuen Apaiz santu hark, bekatu larrian Jauna hartzera hurreratu zen arima batez gogoratzen zelako!

—Horrela ordaintzen diozu zuk?

Zure bihotzaren bultzadei eta zure adimenak esaten dizunari jarraituz jokatuko bazenu, ahoa lurrean, belauniko, egongo zinateke beti, har zikin, itsusi eta arbuiagarriaren gisan… hainbeste jasaten zaituen Jaungoiko horren aurrean.

Aita: nola jasan dezakezu zabor hau? —esan zenidan—, aitortza damutu baten ondoren.

—Isildu nintzen pentsatuz, zure apaltasunak zeure burua hori dela sentitzera eramaten bazaitu —zaborra: zabor pila bat!— zure ezerezkeria guztiaz gauza handiren bat egin dezakegula oraindik.

Eskritura Santuaren erreferentziak