Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Sumindura.

Baretasuna. —Zergatik haserretu, haserretuz Jaungoikoa iraintzen baduzu, lagunhurkoa gogaitzen, zuk zeuk une larri bat igarotzen… eta azkenean haserretzeari utzi behar badiozu?

Esan duzun hori bera esazu beste tonu batez, amorrurik gabe, eta zure argudioa indartu egingo da eta, batez ere, ez diozu Jaungoikoari irainik egingo.

Ez errietan hasi egindako hobenak haserre sentiarazten zaituenean. —Itxaron hurrengo eguneraino, edo gehiago oraindik. —Eta gero, lasai eta asmoa garbiturik, ez utzi errieta egiteari. —Hiru orduko borrokaren bitartez baino gehiago irabaziko duzu hitz gozo bakar baten bidez. —Mantsotu ezazu zure jenioa.

Ez zatoz bat horren edo beste haren izaerarekin… Nahitaez hala izan behar du: ez zara denen gogoko bost duroko txanpona.

Gainera, lagun hurkoaren harremanetatik sortzen diren elkar jotze horiek gabe, nola joango zinateke zure izaeraren mutur, ertz eta koxkak —hutsegiteak, akatsak— kentzen eta maitasunaren eta perfekzioaren forma neurtu, leun eta gozo-sendoa hartzen?

Zure izaera eta zurekin bizi direnenak ezti eta bigunak balira, merengearen gisara, ez zenuke santutasunik lortuko.

Ez zaitezte eztabaidan ari. —Eztabaidak ez du argirik ematen, beroaldiak itzaltzen baitu.

Despitak zorroztu du zure mihia. Isil zaitez!

Haserrearen bor-borra sentitzen duzunean, isil zaitez beti. —Eta hori, baita zure haserrea erabat bidezkoa denean ere.

—Zeren, zentzudun izan arren, une horietan 235 nahiko zenukeena baino gehiago esaten baituzu beti.

Errieta egiten dizute? —Ez zaitez haserretu, zure harrokeriak hori esan arren. —Pentsa ezazu: nolako karitatea duten nirekin! Zenbat gauza gorde ote dute isilik!