Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Justizia.

Ez al zaizu iruditzen, berdintasuna, ulertu ohi den eran, zuzengabekeriaren sinonimoa dela?

Begira nolako errai errukiorrak dituen Jaungoikoaren zuzentasunak! —Gizonen epaiketetan, bere errua aitortzen duena zigortu egiten baitute: eta Jaungoikoarenean, barkatu.

Bedeinkatua izan bedi Penitentziako Sakramentu santua!

Zenbat krimen egiten diren zuzentasunaren izenean! —Zu, su arma saltzaile bazina, eta norbaitek arma baten ordaina emango balizu harekin zure ama hiltzeko asmotan, salduko al zenioke?… Ez al zizun, ba, bidezko prezioa ematen?…

—Katedradun, kazetari, politiko, diplomatiko: gogar ezazue.

Ez beldurrik izan Jaungoikoaren Zuzentasunari. —Jaungoikoarengan Errukia bezain miresgarria eta maitagarria da Zuzentasuna: biak Maitasunaren adierazgarri dira.

Nola mintzen duen Jaungoikoa eta nolako kaltea egiten dion arima askori —eta nola santu egin dezakeen beste asko— «zintzoen» zuzentasunik ezak.

Zaude ziur Jainko gizon zarela, alai eta isilik badaramazu bidegabekeria.

Erantzun polita gizon agurgarri hark eman ziona jasandako bidegabekeriaz kexatzen zen gazteari:

«Min ematen dizu? —esaten zion—, ez ezazu, ba, ona izan nahi!…».

Arima munduzaleen artean badago Jaunaren Errukia gogoratzeko joera bizia. —Eta horrela, beren bidegabekeriekin aurrera jarraitzeko adore hartzen dute.

Egia da Jaungoiko Gure Jauna guztiz errukiorra dela, baina baita ere guztiz zuzena: eta badago epaiketa bat, eta Bera da Epailea.