Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Lanzaletasuna.

Ez zaitzala atzeman honako ezaugarri hauek dituen izaeraren eritasunak: finkotasunik eza gauza guztietarako, txoriburukeria hitz eta eginetan, burugabekeria…: hitz batez, arinkeria.

Eta eguneroko egitasmo huts horiek («hutsez bete-beteak») egitera bultzatzen zaituen arinkeriak —ez ahaztu—, garaiz ez erreakzionatuz gero —bihar ez: orain!—, zure bizitza txotxongilo hil, gauzaeza bihurtuko du.

Ezin duzula gehiago egin!? —Ez ote da… ezin duzula gutxiago egin?

Otoitz egiten duzu, zeure burua hilduratzen duzu, apostolutzako mila lanetan sartua zaude…, baina ez duzu ikasten. —Ba, aldatzen ez bazara, ez duzu balio.

Ikastea, edozein lanbide heziketa dela, betebehar larria da gure artean.

Jaungoikoa zure adimenaren bidez zerbitzatu behar baduzu, ikastea betebehar larria da zuretzat.

Ikas ezazu. —Adorez ikas ezazu. —Gatz eta argi izango bazara, zientzia, gaitasuna behar duzu.

Ala, alfer eta patxadazele izateagatik, jakituria goitik ixuriko zaizula uste al duzu?

Zure nagikeria, zure utzikeria eta zure alferkeria, koldarkeria eta erosokeria dira —kontzientziak etengabe hala erakusten dizu—, baina «ez dira bide».

Alferkerian egotea ulertezina da apostolu arima duen gizon batengan.