Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Askatasuna.

Adorea galduta dabil zure bihotza eta euskarriren bat bilatzen duzu munduan. —Ongi dago: baina erne egon zaitez, ez erortzeko bilatzen duzun laguntza hori herrestan eramango zaituen zama, esklabo egingo zaituen kate bihur ez dadin.

Esadazu, esadazu: hori… adiskidetasuna ote da ala katea?

Zein argi dagoen bidea!… Zein begien bistan eragozpenak!… Garaipena lortzeko, bai arma egokiak!… —Eta halere, zenbat desbideratze eta zenbat estropezu! Ezta?

—Zuk eta nik dakigun eta moztu nahi ez duzun hari mehe hori da —katea: burdin landuzko katea— bidetik aldentzen zaituena, eta estropezu egin eta baita erorarazten zaituena ere.

—Zeri itxaroten zaude, haria moztu… eta aurrera joateko?

Esaiozu zure gorputzari: nahiago dut esklabo bat eduki, zurea izan baino.

Barne-bizitzan, gogartu al duzu astiro, borondate berrituaz «zerbitzatzearen» edertasuna?

Aske zaren hori: zure borondatez zerbitzari izan zaitez, Jesusek zutaz ez dezan esan behar Ama Teresari beste batzuez esan omen ziona: «Teresa, nik nahi izan nuen… Baina gizakiek ez dute nahi izan».

Jaungoikoaren Nahiarekin bat egiteko otoitza:

Zuk nahi duzu, Jauna?… Nik ere nahi dut!