Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Utziera → borroka fidakorra .

«In te, Domine, speravi»: Zugan, Jauna, itxaron nuen. —Eta giza baliabideez gain, nire otoitza eta nire gurutzea jarri nituen. —Eta nire itxaropena ez zen alferrikakoa izan, ezta inoiz izango ere: «non confundar in aeternum»!

Idatzi nizun, esanez: «Zugan euskarritzen naiz: zuk ikusi zer egin behar dugun…!» —Zer egin behar genuen, ba, Bestearengan gure euskarria bilatu baizik!

Ez inoiz etsi. Lazaro hila eta usteldua zegoen: «jam foetet, quatriduanus est enim» —Kiratsa dario, lau egun baitaramatza lurperatua, esaten dio Martak Jesusi.

Jaungoikoaren goiargia entzun eta jarraitzen badiozu— «Lazare, veni foras!» —Lazaro, zatoz kanpora!—, Bizitzara itzuliko zara.

Zure eraikin espirituala kulunkatzen bada, dena airean dagoela iruditzen bazaizu…, Jesus eta Mariarenganako konfiantzan oinarritu zaitez, harri tinko eta ziur horren gainean eraiki behar izan baitzenuen hasieratik.

Oraingoan froga luzea da. —Agian —baita ziur ere— honaino ez zenuen ongi eraman… oraindik giza pozgarrien bila zenbiltzalako. —Eta zure Aita Jaungoikoak errotik kendu zizkizun, Bera beste euskarririk ez dezazun izan.

O, ene Jaungoiko!: egunetik egunera ziurtasun gutxiago dut nigan eta gehiago Zugan.

Zure Jaungoikoarengan bego beti zure uste ona. —Berak ez du borrokarik galtzen.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak