Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Giroa → giroan kristautasunez eragitea .

«Nolako eragina giroarena!» esan didazu. —Eta honela erantzun behar izan nuen: noski. Horregatik, zuen giroa jatorki zabaldu eta gizarteari «zuen kutsua» eman ahal diezaiozuten neurrikoa izan behar du zuen heziera.

—Eta, orduan, espiritu horretaz jabetzen bazara, ziur nago, lehenengo dizipuluak zuten harridura berberaz, Kristoren izenean beraien eskuz egiten ziren lehenengo mirariak ikusiz, hauxe esango didazula: «Nolako eragina gurea gure giroan!».

Bizi giro horretan badagoela okertzeko abagune nahiko? —Bai. Baina, ez ote dago ere Zaindaririk?

Aizu: hor… ez ote da izango ongi ulertuko gaituen bat… edo bi?

Horiek hizketaldiak! Zer zatarkeria eta zer… nazka! —Eta beraiekin bizi behar duzu, bulegoan, unibertsitatean, kirofanoan…, munduan.

Mesedez isiltzeko eskatzen badiezu, burla egiten dizute. —Kopeta iluntzen baduzu, are eta gehiago ekiten diote. —Joaten bazara, jarraitu egiten dute.

Irtenbidea hau da: lehenengoz, Jaungoikoari beraien alde otoitz egin eta ordaindu; gero…, aurpegia eman gizontsuki eta «mihi-gaiztoaren apostolutza» erabili. —Ikusten zaitudanean zerrendatxo bat esango dizut belarrira.

Egia esateko, ez da heroi bat izan beharrik —aitortzen didazu— bitxikeria eta jaiera itxurik egin gabe, kasu bakoitzean behar den bakardadea bilatzeko… eta irauteko». —Eta hau eransten duzu: zuk esandako arauak betetzen ditudan bitartean, ez zaizkit axola ingurugiroko nahaste eta aldrebeskeriak: ikaratuko nindukeena da txatxukeria horien beldur izateak». —Bikain.