Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Konfiantza → Otoitz fidatua .

«In te, Domine, speravi»: Zugan, Jauna, itxaron nuen. —Eta giza baliabideez gain, nire otoitza eta nire gurutzea jarri nituen. —Eta nire itxaropena ez zen alferrikakoa izan, ezta inoiz izango ere: «non confundar in aeternum»!

«Ez zaitez nitaz fida… —esaten zenion—. Ni bai zutaz fidatzen naizela, Jesus… Zure besoetan uzten dut neure burua: han uzten dut daukadan guztia, nire ahultasunak!». —Eta otoitz ona deritzot.

O, ene Jaungoiko!: egunetik egunera ziurtasun gutxiago dut nigan eta gehiago Zugan.

O, Jesus! —Zugan dut atsedena.

Eskritura Santuaren erreferentziak