Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Oztantasuna → baliabideen oztantzasuna .

Dohakabe zarela aitortzen duzu. Eta horixe zara. —Horrela izan arren —areago: horregatik— aukeratu zintuen Jaungoikoak.

—Beti erabiltzen ditu tresna desegokiak: «egintza» berea dela ikus dadin.

—Zuri malgutasuna baizik ez dizu eskatzen.

Utz itzazu alde batera burutapen harro horiek: pintzela artistaren eskuetan bezala zara. —Eta besterik ez.

—Esadazu zertarako balio duen pintzelak, artistari lanean uzten ez badio.

Esaneko izan zaitezte, artista baten eskuetan tresnak obeditzen duen moduan —ez dabil galdezka zergatik egiten duen hau edo hori—, gauza on eta Jaungoikoaren aintzarako ez denik ez dizuetela inoiz aginduko ziur izanik.