Puntuen zerrenda

Hay 1 punto en «Bidea» cuya materia es Jarraibide grafikoak  → elektrizitate espiritualeko makina .

Arrapaladan!… Egin, egin!… Ezinegona, mugitze zoroa… Eraikin harrigarriak…

Espiritualki: ohol meheak, perkalinak, kartoi pintarratuak…, arrapaladan!, egin! —Eta jendetza lasterka bizian: joan eta etorri.

Orainari begira lan egiten dute eta: beti «orainean» daude. —Zuk… betikotasun begiz ikusi behar dituzu gauzak, amaiera eta iragana «orainean» izanik.

Sosegu. —Bake. —Bizitza sendoa zure baitan. Arrapaladan ibili gabe, lekuz aldatzeko gogoz zoratuta ibili gabe, bizitzan dagokizun lekutik, elektrizitate makina espiritual indartsuaren antzera…, zenbati emango diezu argi eta indar…, zuk zure kemena eta argia galdu gabe.