Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Lanbide-heziketa → apostolutzarako.

Lehen, giza jakituria —zientzia— oso mugatua zenez, bazirudien gizon jakintsu bakar batek egin zezakeela gure Sinesmen Santuaren defentsa eta apologia.

Gaur egun, zientzia modernoaren hedapena eta sakontasuna dela eta, apologistek elkarren artean lana banatu behar dute Eliza alor guztietan zientifikoki defendatzearren.

—Zuk… ezin duzu eginbehar hori alde batera utzi.

Ikas ezazu. —Adorez ikas ezazu. —Gatz eta argi izango bazara, zientzia, gaitasuna behar duzu.

Ala, alfer eta patxadazele izateagatik, jakituria goitik ixuriko zaizula uste al duzu?

Ez ahaztu irakatsi aurretik irakasten dena egin behar dela. —«Coepit facere et docere», dio Jesukristori buruz Eskritura Santuak: egiten eta irakasten hasi zen.

—Aurrena, egin. Zuk eta nik ikas dezagun.

Kultura, kultura! —Ederki: inork ez gaitzala irabazi kultura bilatzen eta lortzen.

—Baina, kultura bidea da, ez helburu.

Ikasle: Jainkozaletasun sendo eta bizian hez zaitez, ikasketan gailendu, lanbide apostolutzaren irrika sendoa senti ezazu. —Eta zure erlijio eta zientzia heziera sendoaren bidez, hedapen azkar eta handiak agintzen dizkizut nik.

Zure kultura eraikitzeak bakarrik arduratzen zaitu. —Eta zure arima eraiki beharra dago. —Horrela lan egingo duzu behar bezala, Kristorengatik: Bera munduko Errege izan dadin, giza ekitaldi guztietan, begiak zerurantz zuzenduta, ospez jardun diren pertsonak behar dira; eta ekitaldi horietatik isilean —eta eraginkortasunez— lanbide apostolutzan lan egin dezaketenak.

Eskritura Santuaren erreferentziak