Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Arinkeria → konponbideak.

Alden itzazu zugandik, gutxienez denbora galarazten dizuten alferrikako gogoeta horiek.

Begi-luze eta galdetzaile zara, sudur-luze eta leihozale: ez al dizu lotsarik ematen, akatsetan ere gizonezko ez izateak? —Gizon izan zaitez: eta besteen berriak jakiteko duzun gogoa, zeure burua ezagutzeko asmo eta egite bihur ezazu.

Ikasketa. —Esanekotasuna: «non multa sed multum».

Lan egin ezazu. —Lanbide zeregin baten ardura daukazunean, zure gogo bizitza hobetuko da: eta gizontsuago izango zara, orain jaten zaituen «gogaikarri izate» hori baztertuko baituzu.

Buru-barreiaturik. —Zure zentzu eta ahalmenei edozein putzutik edaten uzten diezu. —Horrela zabiltza zu gero: aldakor, arreta nonahi banatuta, nahimena lo eta irritsa erne.

—Benetan lotu zaitez berriz kristau bizitza betearaziko dizun plan bati, bestela inoiz ez duzu gauza onuragarririk egingo.

Zure Aingerua eta lagun hurkoen Zaindariak gogoan bazenitu, hizketaldian lerratzen diren tontakeria asko moztuko zenituzke.

Ez ezazu izan nahi eraikin handiaren urre koloreko haizorratz hura bezala: distira handia izanagatik eta goi-goian egon arren, ez du zer ikusirik eraikinaren sendotasunarekin.

—Zimenduetan lurperatua dagoen harlandu zaharra izango bazina, inork ikusi ezin zaitzakeen lekuan gordeta!: zuri esker ez da eroriko etxea.