Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Heriotza → hiltzeko beldurrik gabe .

Apostolu bazara, bidea erraztuko dizun adiskide on bat izango da zuretzat heriotza.

Ez al duzu entzun nolako doinu tristea darabilten munduzaleek «igarotzen den egun bakoitza hiltzen joatea dela» kexatuz diotenean?

Nik, berriz, hauxe esaten dizut: poztu zaitez, apostolu arima, igarotzen den egun bakoitzak Bizitzara hurreratzen baitzaitu.

Ez izan heriotzaren beldurrik. —Onar ezazu eskuzabalki, oraintxetik…, Jaungoikoak nahi duenean…, Jaungoikoak nahi duen bezala…, Jaunkoikoak nahi duen lekuan. —Ez zalantzarik izan: garai, leku eta modu egokienean etorriko zaizu…, zure Aita Jaungoikoak bidalita. —Ongi etorria izan dadila gure arreba heriotza!