Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Iraupena → otoitzan.

Ez esan Jesusi otoitzean poza nahi duzunik. —Ematen badizu, esker iezaiozu. —Iraupena nahi duzula esaiozu beti.

Iraun ezazu otoitzean. —Iraun, zure lanak antzu badirudi ere. —Otoitza beti emankorra da.

«Pernoctans in oratione Dei» —otoitzean pasa zuen gaua. —Hori esaten digu Jaunaz San Lukasek.

Zuk, zenbat aldiz iraun duzu horrela? —Beraz…

Jaiera berezi gutxi, baina iraunkorrak, izan itzazu.

Otoitz egiten ari zarenean trafikozainaren modura ezgaraiko ideiak ibilaraz itzazu: horretarako duzu zure haur bizitzari dagokion borondate indartsua. —Batzuetan, geldiaraz ezazu gogapen hura, oroipen desegoki haren protagonisten alde otoitz egiteko.

Tira!, aurrera… Horrela, ordua jo arte. —Zure mota honetako otoitza alferrikakoa dela iruditzen zaizunean, poztu zaitez eta sinets ezazu Jesusi atsegin eman diozula.

Iraun. —Atea jotzen duen haurrak, behin, bitan eta askotan jotzen du…, sendo eta luzaro, lotsabageki! Eta, atea irekitzera haserre irtetzen dena, haurtxo ausartaren xalotasunak txundituta uzten du… —Horrelaxe zu ere Jaungoikoarekin.

Eskritura Santuaren erreferentziak