Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Asmoak → zehatzak izan behar dute .

Zehatz ezazu. —Zure erabakiak ez daitezela bengala argiak izan, une batez distiratu eta gero beren egia garratza uzten dutenak, destainaz botatzen den zotz beltz gauzaeza.

Erabaki gutxi har itzazu. —Erabaki zehatzak. —Eta bete itzazu Jaungoikoaren laguntzaz.

Argi berriak! —Hori poza zurea Jaunak Mediterraneo berri bat aurkiarazi dizulako!

—Ongi erabil itzazu une horiek: esker abesti bat kantatzen hasteko ordua da; eta baita ere zure arima zokoren bati hautsa astintzekoa, ohikeriaren bat uztekoa, naturaz gaindiago jokatzekoa, lagun hurkoari gaizpiderik ez ematen saiatzekoa…

—Hitz batean: zure eskerrona erabaki zehatz baten bidez ager dadila.