Puntuen zerrenda

Hay 2 puntos en «Bidea» cuya materia es Erantzukizuna → santutasunean bertan .

Hain gazte zara! —Bere ibilaldia hasten duen untzia dirudizu. —Oraingo desbideratze arin horrek, zuzentzen ez baduzu, azkenean ez zaitu kaira heltzen utziko.

Ez zakizkit… ergela izan: egia da torloju txiki baten lana egiten duzula 293 —gehienez— Kristoren enpresa handi horretan.

Baina, ba al dakizu torloju horrek ongi estutzen ez badu edo bere lekutik irtetzen bada, zer ondorio dakarren?: beste zati handiagoak lasaituko dira, edo gurpilak, koskatuta, eroriko.

Lana oztopatu egingo da. —Agian, makina guztia hondatuko.

Zein gauza handia den torloju txiki bat izatea!