Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Isiltasuna → zuhurtasun.

Diskrezioa ez da misterioa edo ezkutuan ibiltzea. —Naturaltasuna da soilik

Diskrezioa… fintasuna da. —Ez al duzu ezinegon eta ondoezik sentitzen zeure barruan, zure familiako arazoak —jator eta arruntak—, etxeko giro goxotik aterata, kaleko axolagabetasun edo jakin-minaren aurrean azaltzen direnean?

Ez ezazu zure apostolutzaren barrukotasuna nolanahi agertu: ez al duzu ikusten mundua ulertu ezin berekoiez beterik dagoela?

Zaude isilik: ez ahaztu zure ideal hori argitxo piztu berria bezala dela. —Arnasaldi bat aski izan daiteke zure bihotzean itzaltzeko.

Zein emankorra den isiltasuna! —Diskreziorik gabe jokatzeagatik galtzen duzun indar guztia, zure lanaren eraginari kentzen diozun indarra da.

—Zentzudun izan zaitez.

Hizketan zentzudun bazina, ez zinateke kexatuko zure baitan hizketaldi askoren ostean mintzen zaituen ahosaminaz.

Ez zaitez ahalegindu «uler» zaitzaten. —Jaungoikoagandik dator ulertu ezin hori: zure buru-ukamena ezkutuan igaro dadin.

Isiltzen bazara, eraginkorragoak izango dira zure apostolutza lanak —zenbat jendek galtzen duen «indarra» ahotik!— eta handikeri arrisku asko saihestuko dituzu.

Beti ere ikuskizuna! —Argazkiak, grafikoak, estadistikak eskatzen dizkidazu.

—Ez dizut material hori bidaltzen, zeren —kontrako iritzia errespetatuz ere— munduan goratu nahian lan egiten nuela uste izango bainuen gero…, eta nik zerura igo nahi dut.

Zure bidea ulertzen ez duen jende —santu— asko dago. —Ez zaitez haiei ulerrarazten ahalegindu: denbora galdu eta indiskrezioak sorraraziko dituzu.

Diskrezioa, gutxiren bertutea. —Nor izan zen emakumea iraindu zuena, diskrezioa emakumearen bertutea ez dela esanez?

—Zenbat gizon bizardunek ikasi behar duten!

Bai diskrezio jarraibide ona ematen digun Jaungoikoaren Amak! San Joseri ere ez dio misterioaren berri ematen.

—Eskaiozu Andre Mariari falta zaizun diskrezioa.

Eskritura Santuaren erreferentziak