San Josemaría Escrivá

San Josemaría Escrivá 1902an jaio zen Barbastron (Espainia). Sei anai-arreben arteko bigarrena. Bere gurasoengandik eta eskolan ikasi zituen sinesmenaren oinarriak. Oso gazterik hasi zen bere bizitzan kristau ohiturak eta arauak errotzen, hala nola aitortza eta jaunartze sarria, Arrosarioa eta limosna. Hiru arreba txikien heriotza eta familiaren hondamen ekonomikoa zirela medio, oso goiz ezagutu zituen ezbeharra eta oinazea: esperientzia honek moldatu egin zuen bere izaera, berez alai eta hedakorra zuena moldatuz eta heldutasuna emanaz. 1915ean, Logroñora lekualdatu zen familia, non, Josemaría-ren aitak lan berri bat aurkitu zuen.

Josemaría-k, 1918an, Jainkoak beragandik zerbait nahi zuela antzeman zuen, baina zer zen jakin gabe. Hortaz, Jainkoari bizitza eskaintzea eta apaiztea erabaki zuen. Pentsatu zuen, horretara, prestuago egongo zela, gogo betez, goi-deia betetzeko. Logroñon, eleiz-ikasketak hasi eta, 1920an, Zaragozako elizbarrutiko apaizgaitegira joan zen, nongo Pontifize-Unibertsitatean amaitu zuela apaizgoaren aurretiazko trebakuntza. Zaragozan burutu zituen baita ere -bere aitak gomendatuz eta nagusien baimenarekin- Zuzenbideko unibertsitate-ikasketak. Apaiztu egin zen 1925ean eta pastoralgintza garatuz hasi zen, ordutik aurrera eta bizitza osoan zehar horretan jarraitzeko. Apaiztu izanez gero, Jainkoak beragan nahiko zuenaren zain jarraitu zuen.

1927an eta Zuzenbidean doktoretza ateratzeko, Madrilera lekualdatu zen. Harekin batera bere ama, arreba eta anaia joan ziren zeren, 1924an bere aita hil zenez geroztik, Josemaría bihurtu baitzen familiako burua. Espainiako hiriburuan, apaiz-zerbitzu trinkoa burutu zuen, batez ere txiro, gaixo eta umeen artean. Aldi berean, gai juridikoen eskolak emanaz, bizitza aurrera atera eta familiako kideak mantendu egin zituen.

Estualdi ekonomiko larriak ziren haiek, familia osoak duintasunez eta gogo onez bizi izaten jakin zituenak. Apaiz modura apostolutzan jardun zuen ikasle, gazte, artista, langile eta jakintsuen artean; guzti horiek, Josemaría-k kasu egiten dien txiro eta gaixoekin kontaktuan, ikasi bide zuten karitateaz jarduten eta, gizartea hobetzeko, zentzu kristauaz konpromisoa hartzen.

Madrilen, 1928ko urriaren 2an, gogo-jardunaldi batean, Jainkoak ikusarazi egin zion beragandik espero zuena: egun horretan sortu zen Opus Dei. Opus Deiren berariazko egitekoa da, gizarteko eremu guztien gizon eta emakumeen artean konpromiso pertsonal bat sustatzea, Kristo jarraitu, Jainkoa eta lagun hurkoa maitatu eta, eguneroko bizitzan, santutasuna bilatzeko. 1928tik aurrera, Josemaría Escrivá-k bere arnas guztia eskaini zuen fundatzeko bere zeregina burutzeko baina, hala ere, ez du bere burua ez berritzaile ezta fundatzaile modura ere ikusten. Aitzitik, konbentziturik dago Jesukristo dela betiereko berritasuna eta Espiritu Santua dagoela Eliza etenik gabe gaztetzen, zeinaren zerbitzurako sortu baitu Jainkoak Opus Dei. 1930. urtean, Jainkoak fundatzailearen ariman piztu egin zuen argi berri baten ondorioz, emakumeengana ere hedatu zen Opus Deiren apostolutza-lana. Josemaría Escrivá-k beti jarriko du emakumeagan, herritar eta kristau modura, dagokion erantzukizuna gizarte zibila eta Eliza eraikitzean. Gizonak duenaren parekoa, alegia, ez handiagoa ez txikiagoa.

"Consideraciones espirituales" behin-behineko izenburuaz, “Bidea” argitaratu zuen 1934an. Hau izan da San Josemariaren idazlanen artean zabalkunderik handiena izan duena, urteetan zehar lau milioiko ale kopurua gainditu egin duena. Literatura espiritualean, Josemaría Escrivá-ren beste liburu batzuk ere ezagunak dira: “Arrosario Santua”, "Es Cristo que pasa", "Amigos de Dios", "Gurutz Bidea", "Goldatz" edo "Sutegi". Espainiako gerra zibila (1936-1939) eragozpen larria izango zen fundazio sortu berrirako. Oinaze-urteak izan ziren haiek Elizarako, kasu askotan erlijiosoen aurkako erasoekin; izan ere, Opus Deiren fundatzaileak, hainbesteko nekeak jasanez gero, kaltegabeko atera zen erasoetatik.

Meza ematerakoan jasotako beste grazia fundatzaile baten bidez, 1943an, Gurutze Santuaren Apaizen Elkartea sortu zen, non agregatu egiten direla Opus Deiko kide laikoak izanez gero apaiz egiten direnak. Bai laikoak eta baita apaizak ere Opus Deiko kide osoak izatea, batetik, eta haren apostolutza-lanetan bai batzuen eta baita ere besteen lankidetza organikoa, bestetik, Opus Deiren karisma fundatzailearen berezko ezaugarri bat da, Elizak berretsi egin duena haren berariazko egitura juridikoa zehaztean. Gurutze Santuaren Apaizen Elkarteak garatzen du, baita ere, tokiko Elizen Gotzainekin sintonia osoan, trebakuntza espiritualeko jarduerak elizbarrutiko apaizentzat eta apaizgaientzat. Elizbarrutiko apaizak ere Gurutze Santuaren Apaizen Elkarteko kide izan daitezke, nor bere elizbarrutiko apaizteriaren kide izateari utzi egin gabe.

Bere egitekoaren oinarri eta hedapena mundu osorakoak zirenez jakitun, Josemaría Escrivá Erromara lekualdatu zen 1946an, gerra mundiala amaitu eta gutxira. 1946 eta 1950 urte bitartean, Opus Deik zenbait onarpen pontifizeko jaso zituen, zeintzuen bidez berretsita geratu zirela berariazko sortzezko elementuak: naturaz gaindiko helburua, ohiko bizitza santutzearen kristau mezua zabaltzean gauzatua; Erromar Pontifizea, Eliza unibertsala eta tokiko Elizak zerbitzatzeko egitekoa; sekulartasuna; norberaren askatasun eta erantzukizun pertsonal eta pluralismoaren errespetua gai politiko, sozial, kultural e.a.etan. Erromatik eta fundatzailearen bultzada zuzenaz, Opus Dei, mundu osoko hogeita hamar herrialdetara hedatu zen, poliki-poliki, 1946 eta 1975 urte bitartean.

1948tik aurrera, Opus Deiko kideak izan daitezke, titulu osoz, santutasuna beren egoeran bilatzen duten pertsona ezkonduak. 1950ean, Sede Santuak onartu zuen, baita ere, gizon eta emakume ez katolikoak eta ez kristauak, laguntzaile modura onartzea eta Opus Deiren zereginetan laguntzea. Horrelakoak daude ortodoxoen, luteranoen, hebrearren, musulmanen eta abarren artean.

Josemaría Escrivá-k, 50eko hamarkadan, mota askotako proiektuak martxan jartzea aldeztu zuen: lanbide heziketarako eskolak, baserritarren gertakuntzarako zentroak, unibertsitateak, ikastegiak, ospitale eta osasun-kontsultategiak e.a. Jarduera hauek, pentsamolde laikoa zeta zentzu profesionalez leku jakin bateko beharrizanei kasu egin nahi dien kristau arrunten ekimenen fruitu direnak, irekita daude arraza, erlijio eta gizartearen maila denetako pertsonentzat. Opus Deiko kideek sustatzen dituzten ekimenen kristau nortasun argia, egiatan, bat dator kontzientzien askatasuna osoro errespetatzearekin.

Vatikanoko II. Kontzilioan (1962-1965) zehar, Opus Deiren fundatzaileak harreman sakon eta anaitasunezkoa izan zuen kontzilioko Aita askorekin. Haren elkarrizketa sarrien xede ziren kontzilioko maisutzaren muina diren gaien arteko zenbait, adibidez santutasunerako dei unibertsalaren edo, laikoek, Elizaren egitekoan duten funtzioari buruzko dotrina. Vatikano II.eko dotrinarekin erabat identifikaturik, Josemaría Escrivá saiatu egin zen hura martxan jartzeko, mundu osoan zehar zeuden Opus Deiren trebakuntzako jardueren bidez.

1970 eta 1975 urte bitartean, ebanjelizatzeko bere grinak eraginda, katekesiko bidaiak egin zituen Europa eta Amerikatik. Trebakuntzako bilera asko egin zituen, soilak eta familia giroan, -nahiz eta, batzuetan, milaka lagun bertara joan-, zeintzuetan hitz egiten zuela Jainkoaz, sakramentuez, kristau debozioez, lanaren santutzeaz. Eta, guztia, apaiz gaztea izan zen lehen urteetako indar berberaz.

Erroman hil zen 1975eko ekainaren 26an. Haren heriotzaz tristatu ziren milaka eta milaka lagunak, Kristogana eta Elizara haren apaiz-zeregin, jarraibide eta idazkien bidez urreratu egin zirenak. Eliztar asko izan dira, egun hartatik hasita, fundatzailearen bitartekaritza eskatu eta aldarera igotzea eskatu izan dutenak.

2002ko urriaren 6an, 400.000 pertsonatik gora izan ziren San Pedro plazan Josemaría Escrivá-ren kanonizazioan. Homilian, Juan Pablo II.ak adierazi zuen, santu berriak argiago ulertu zuela zein zen bataiatuen zeregina: Kristoren Gurutzea giza-errealitate ororen gainean altxatzea. Eta, hori zela eta, bere barne-barnetik sentitu zuela giro denak ebanjelizatzeko dei ilusionagarria.

Aita Santuak animatu zuen, mundu osotik iritsitako erromes guztiak, santu berriaren urratsak jarraitzera. “Zabaldu ezazue gizartean, arraza, maila, kultura edo adina alde batera utzirik, guztiok santuak izateko deituak garenaren kontzientzia. Saiatu zaitezte zuok santuak izaten, lehenengo eta bat, hurrengo estilo ebanjelikoa sustatuz: apaltasun eta zerbitzukoa, Probidentzian dena bertan behera uztekoa eta, etenik gabe, Izpirituarena hotsa aditzekoa”.

Informazio gehiago: https://opusdei.org/eu-es/sain...