Josemaría Escrivá Obras
2

Adiskidetxo: Honez gero moldatzen hasia izango zara. –Zoaz pozik Jose eta Andre Mariarekin... eta Daviden etxeko tradizio zaharrak ikasiko dituzu:

Elisabet eta Zakariasen berri entzungo duzu, Joseren maitasun txit garbiaz erdiratuko zaizu bihotza eta dar-dar jarriko Belenen jaioko den Haurraren izena entzuten duzun bakoitzean...

Mendira goaz presaka, Juda leinuko herri bateraino (Lk 1, 39).

Heldu gara. – Joan Bataiatzailea jaioko den etxean gaude. –Elisabetek, esker onez, bere Eroslearen Ama goratzen du: Bedeinkatua zu andre guztien artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! –Nondik niri honenbeste zorion, nire Jaunaren Ama etxera datorkidan? (Lk 1, 42 eta 43).

Bataiatzaileak jauzi egin du amaren sabelean... (Lk 1, 41). –Mariaren umiltasuna Magnificat gorazarrean agertzen da... –Eta zuk eta nik, harroputz garenok, harroputz izanok, apalak izatea agintzen dugu.

Aurrekoa Hurrengoa