Badirudi ozenki entzuten duzula zure ariman: «aurreiritzi erlijioso hori!»… —Eta gero, hitz ederrez, gure haragi eroriaren ahultasun guztien defentsa: «bere eskubideak!». Hori gertatzen zaizunean esaiozu etsaiari badagoela lege naturala, eta Jaungoikoaren legea, eta Jaungoikoa! —Baita infernua ere!