Mirets ezazu Santa Mariaren sendotasuna: Gurutzearen oinean, giza oinaze zorrotzenak jota —ez dago bere nekearen pareko nekerik—, adorez beterik. —Eta eskaiozu sendotasun hori, zuk ere Gurutzearen ondoan egoten ikas dezazun.