Poza

Egiazko bertutea ez da tristea eta ezatsegina, maitagarria eta alaia baizik.

Gauzak ongi ateratzen bazaizkigu, poztu gaitezen Jaungoikoa onetsiz, Berak jartzen baitu gehigarria. —Gaizki ateratzen direla? —Poztu gaitezen, Jaungoikoa onetsiz bere Gurutze gozoan parte harrarazten digulako.

Izan behar duzun poza, ez da fisiologikoa deitu genezakeen hori, animaliaosasuntsuarena, baizik eta dena, eta zeu ere, gure Aita Jaungoikoaren beso maitagarrietan jartzeak dakarkigun naturaz gaindiko beste hori.

Ez galdu inoiz adorerik, apostolu bazara. —Ez dago garaitu ezin dezakezun eragozpenik.

—Zergatik zaude triste?

Aurpegi luzeak…, jokabide zakarra…, itxura barregarria…, tankera ezatsegina: horrela bultza nahi dituzu besteak Kristori jarraitzera?

Ez dago alaitasunik? —Pentsa ezazu: oztoporen bat dago Jaungoikoaren eta nire artean. —Ia beti asmatuko duzu.

Aholku bat eskatzen didazu zure tristura sendatzeko. —Esku onetik datorren erremedioa emango dizut: Santiago apostoluagandik.

—«Tristatur aliquis vestrum?» —Triste al zaude, seme? —«Oret!» —Otoitz egin ezazu! —Saia zaitez.

Ez zaitez triste egon. —Ikuspuntu… «gureagoa» —kristauagoa— izan ezazu gauzei buruz.

Beti pozik nahi zaitut, alaitasuna zure bidearen osagaia baita. —Eska ezazu naturaz gaindiko alaitasun hori bera denontzat.

«Laetetur cor quaerentium Dominum». —Poztu dadila Jauna bilatzen dutenen bihotza.

—Argia, zure tristuraren zergatiak aztertzeko.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Kapitulu hau beste hizkuntza batean