Azterketa

Azterketa. —Eguneroko eginbeharra. —Irabazpide baten arduradunak inoiz uzten ez duen zenbaketa.

Eta, ba ote dago betiko bizitzak baino gehiago balio duen irabazpiderik?

Azterketa garaian prest egon zaitezdeabru mutuari aurre egiteko.

Azter ezazu zeure burua: poliki, ausarki. —Zure umore txar eta zure tristuraarrazoigabeak —itxuraz arrazoigabeak— ezote datoz zure irritsak —maltzurki, aringarrienbidez— ezarri dizkizun lotura mehe, baina «zehatz» horiek hausteko erabakirik hartzen ez duzulako?

Azterketa orokorra, defentsa dirudi. —Berezia, erasoa. —Lehenengoa armadura da. Bigarrena, Toledoko ezpata.

Begiraldi bat iraganari. Eta… kexatu? Ez: hori antzu baita. —Ikasi: horixe da emankorra.

Argia eska ezazu. —Ekin erroa aurkitu arte, gero, borroka arma den azterketa berezia hari ezartzeko.

Azterketa bereziaren bidez zuzen-zuzenean jo behar duzu bertute jakin bat lortzera edo menperatzen zaituen akatsa kentzera.

Kristau izateagatik Jaungoikoari zordiodana: zor horrekiko nire erantzunikezak damuz negar eginarazi dit: Maitasun damuz. «Mea culpa!» —Zure zorrak aitortzea ongi dago: baina ez ahaztu nola ordaintzen diren: malkoz… eta egitez.

«Qui fidelis est in minimo et in majori fidelis est» —gauza txikietan zintzo dena, handietan ere horrela da. —San Lukasen hitzak dira, zure desbideratzeen erroa —azter ezazu zeure burua— jakinarazten dizutenak.

Erreakziona ezazu. —Entzun Espiritu Santuak esaten dizuna: «Si inimicus meus maledixisset mihi, sustinuissem utique» —nire etsaiak iraintzen banau, ez da gauza harrigarria, eta eraman daiteke. Baina, zuk… «tu vero homo unanimis, dux meus, et notus meus, qui simul mecum dulces capiebas cibos» —zuk, nire adiskide, nire apostolu horrek, nire mahaian eseri eta nirekin janari gozoak jaten dituzun horrek!

Bakarraldi egunetan zure azterketa sakonagoa eta zabalagoa izan behar da gaueroko denbora baino. —Bestela, zuzentzeko aukera berezia galtzen duzu.

Maitasun egintza batez —Maitasun damuz— amai ezazu beti zure azterketa: zuregatik, gizakien bekatu guztiengatik… —Eta gogora ezazu Jaungoikoak nola zaindu zaituen, aita gisan, eragozpenak kenduz estropezu egin ez dezazun.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Kapitulu hau beste hizkuntza batean