  |
 |
Opus Dei |
- - - - - - - - -
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - |
San Josemaría Escrivá de Balaguerrek sortu zuen Opus Dei Madrilen, Espainia, 1928ko urriaren 2an. Juan Pablo II Aita Santuak, 1982an, nazioarteko eremuko prelatutza pertsonal modura aitortu zuen ‘Ut sit’ Konstituzio Apostolikoaren bidez. Hona bere izen osoa: Prelatura de la Santa Cruz y Opus Dei.
Prelatutza pertsonalak, Vatikanoko II. Kontzilioak aurrez ikusitako figura juridikoak dira, apostolutzako zeregin bereziak burutzeko eratzen direnak. Opus Deiren kasuan, honetarako: guztiongan dagoen santutasunerako eta apostolutzarako deiaz eta, zehatzago, ohiko lanaren balio santutzaileaz funtsean jabetza, gizartearen giro denotan zabaltzeko.
"Egia esan, ideal handia da zuena -zioen Juan Pablo II.a Aita Santuak 1979an-, hasieratik aurrea hartu egin diona laikoen teologiari zeren eta, hori, Kontzilioko eta Kontzilioaren osteko Elizaren ezaugarria izan baita. Hona, Opus Deiren mezua eta espiritualitatea: Jainkoarekin bat eginda bizi izatea munduaren erdian, edozein egoeratan, bakoitza saiatuz hobeago izateko graziaren laguntzaz, eta Jesukristo ezagutzera emanaz bizitzaren testigantzarekin”. Gaur egun, mundu osoko 84.000 pertsonatik gora, apaizak eta laikoak, dira prelatutzako kide.
Informazio gehiago
|
|