Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Garbitokiko arimak .

Purgatorioko arima bedeinkatuak. —Karitatez, zuzentasunez, baita barka daitekeen zeurekoikeriaz ere bai —horrenbeste ahal dezakete Jaungoikoaren aurrean!— kontuan har itzazu zure buru ukamenetan eta zure otoitzean.

Aipatzen dituzunean, honela esan ahal dezazula: «Nire adiskide onak, Purgatorioko arimak…».

«Haurtzaro bizitza» baldin baduzu, haur zarenez gero, gozozale izan behar duzu gogo bizitzan. —Oroit zaitez, zure adinekoak bezala, zure Amak gordeta dituen gauza gozoez.

Eta hori egunean sarritan. —Segundu batzuetako kontua besterik ez da… Maria… Jesus… Sagrarioa… Jaunartzea… Maitasuna… nekea… purgatorioko arima bedeinkatuak… borrokatzen ari direnak: Aita Santua, apaizak… fededunak… zure arima… zuretarren arimak… Aingeru Zaindariak… bekatariak…

Zenbat kosta zaizun hildura txiki hori!—Borrokan ari zara. —Badirudi honela esaten dizutela: zergatik jarraitu behar diozuhain zintzo zure biziera planari, erlojuari?

—Begira: ikusi al duzu zein erraz engainatzen dituzten haurtxoak? —Ez dute sendagai samina hartu nahi, baina… tira! —esaten diete—, koilarakadatxo hau aitatxorengatik; beste hau amonarengatik… Eta horrela, dosi osoa hartu arte.

Zuk ere berdin: beste ordu laurden bat zilizio purgatorioko arimengatik; bost minutu gehiago zure gurasoengatik; beste bost apostolutzako anaiengatik… zure ordutegiak agintzen dizun denbora bete arte.

Horrela eginda, zenbat balio duen zure hildurak!