Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Aingeruak.

Nola barre egiten zenuen, jatorki, zure

gaztaroko urteak San Rafaelen babespean jartzeko aholkatu nizunean!: ezkontza santu batera eraman zaitzan, Tobias gaztea bezala, emakume on, eder eta aberats batekin —esan nizun, txantxetan.

Eta gero, bai pentsakor geratu zinela!, Joan apostolu gaztearen babespean ere jarri zintezela esaten jarraitu nuenean: badaezpada ere, Jaunak gehiago eskatzen bazizun.

«Ne timeas, Maria!» —Ez beldurtu, Maria!… —Aztoratu zen Andre Maria Goiaingeruaren aurrean.

—Ez ditzadan nik alde batera utzi nahi, gero, nire garbitasunaren babes diren eratasunaren xehetasun horiek!

Bihotzean su eta ur, hotz eta bero, grinatxoak eta Jaungoikoa dituzula esaten didazu…: kandela bat San Migeli piztua eta bestea deabruari.

Lasaitu zaitez: borroka jarraitu nahi duzun bitartean, ez daude bi kandela, bat bakarra baizik, Goiaingeruarena.

Entzun iezadazu, zientzian buru-belarri sartuta zauden horrek: zure zientziak ezin uka ditzake deabruaren egintzak. Nire Amak, Eliza Santuak —urte askotan zehar: eta jaiera pribatu laudagarria da ere—, Apaizei, egunero, aldare oinean San Migeli otoitz eginarazi die «contra nequitiam et insidias diaboli» —etsaiaren gaiztakeria eta azpikerien aurka.

«Haurtzaro bizitza» baldin baduzu, haur zarenez gero, gozozale izan behar duzu gogo bizitzan. —Oroit zaitez, zure adinekoak bezala, zure Amak gordeta dituen gauza gozoez.

Eta hori egunean sarritan. —Segundu batzuetako kontua besterik ez da… Maria… Jesus… Sagrarioa… Jaunartzea… Maitasuna… nekea… purgatorioko arima bedeinkatuak… borrokatzen ari direnak: Aita Santua, apaizak… fededunak… zure arima… zuretarren arimak… Aingeru Zaindariak… bekatariak…

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak