Puntuen zerrenda

Hay 11 puntos en «Bidea» cuya materia es Aingeru Zaindariak .

Badirudi hauxe esaten dizula zure Aingeruak: Bete-beterik daukazu bihotza giza zalekeriaz!… —Eta gero: zure Zaindariak hori zaintzea nahi al duzu?

Konfiantza izan ezazu zure Aingeru Zaindariarekin. —Adiskide mina bezala trata ezazu —hori da eta—: eta berak eguneroko arazo arruntetan makina bat zerbitzu egingo dizkizu.

Zuregana ezazu zure apostolutzara erakarri nahi duzun horren Aingeru Zaindaria. —«Lankide» apartekoa da beti.

Zure Aingerua eta lagun hurkoen Zaindariak gogoan bazenitu, hizketaldian lerratzen diren tontakeria asko moztuko zenituzke.

Harrituta geratzen zara zure AingeruZaindariak zerbitzu nabariak egin dizkizulako. —Eta ez zenuke harritu behar: horretarako jarri baitzuen Jaungoikoak zure ondoan.

Bizi giro horretan badagoela okertzeko abagune nahiko? —Bai. Baina, ez ote dago ere Zaindaririk?

Tentaldiaren orduan, zure Zaindariarengana jo ezazu, eta berak babestuko zaitu deabruaren aurka, eta goiargi santuak ekarriko dizkizu.

Pozik beteko zuten beren lana Aingeru Zaindari Santuek hau esaten zien arima haren alde: «Aingeru Zaindariak, Kantarik Ederrenako Emazteak bezala dei egiten dizuet nik, “ut nuntietis ei quia amore langueo” —Maitasunez hil zorian nagoela Berari esan diezaiozuen».

Badakit poz handia ematen dizudala, gure Sagrarioetako Aingeru Zaindari Santuei egindako otoitz hau kopiatuz:

Aingeruzko Espirituak, zuek zaintzen dituzue gure Sagrarioak, non gordeta dagoen Eukaristia Santuko bitxi gurgarria, babestu ezazue profanazioetatik eta gorde ezazue gure maitasunarentzat.

«Apostoluen Eginetako» iturri gardenean edan ezazu: XII. kapituluan, Pedro, Aingeruen bitartez kartzelatik libratuta, Markosen amaren etxera abiatzen da. —Ez diote neskametxoari sinetsi nahi, Pedro atarian dagoela esaten duenean. «Angelus ejus est!» —Haren Aingerua izango da! zioten.

—Begira zein uste oneko harremanak zituzten lehenengo kristauek Aingeru Zaindariekin.

—Eta zuk?

«Eskutitz apostolutzaren» gorespen bikaina egiten didazu. —Honela idazten duzu: «Ez dakit nola zirriborratu papera, eskutitza hartzen duenari balio diezazkiokeen gauzez hitz eginez. Hastean, nire Aingeru Zaindariari esaten diot zerbaiterako balio dadin idazten ari naizela. Eta txatxukeriak baizik ez baditut esaten ere, inork ezin dit kendu, eta eskutitza hartzen duenari ere ez, bere arimarentzat beharrezkoa duela dakidana eskatzen igaro dudan denbora.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak