Puntuen zerrenda

Hay 12 puntos en «Bidea» cuya materia es Deabrua.

Aska zaitez izakiengandik, biluzik gelditzeraino. Zeren —San Gregorio Aita Santuak dioenez— deabruak ezer ez baitu berea denik mundu honetan, eta biluzik doa borroka egitera. Zu jantzita baldin bazoaz borrokara haren kontra, laster lurrera eroriko zara: nondik heldu izango baitu.

Azterketa garaian prest egon zaitezdeabru mutuari aurre egiteko.

Nahastea. —Zure irizpide zuzena zalantzan zegoela jakin nuen. Eta, uler zeniezadan, honela idatzi nizun: deabruak arras itsusia du aurpegia, eta, hainbeste dakienez, ez dizkigu adarrak erakutsi nahi. Ez dator aurrez aurre.

—Horregatik, zenbat aldiz etorri ohi da jatortasun eta baita espiritualtasunez mozorrotuta!

Satanasen «non serviam» hura emankorregia izan da. —Ez al duzu sentitzen zure baitan errebelatze oihu hura baino emankorragoa izan daitekeen «serviam» —zerbitzatuko zaitut, leial izango natzaizu!—, egunero otoitzez eta egitez esateko gogo bizia?

Deabruarengandik bezala ihes egin dezagun «ohikeriatik». —Egiazko jainkozaletasunaren hilobia den amildegi horretan ez erortzeko, bide bikainena etengabe Jaungoikoaren aurrean bizitzea da.

Tentaldiaren orduan, zure Zaindariarengana jo ezazu, eta berak babestuko zaitu deabruaren aurka, eta goiargi santuak ekarriko dizkizu.

Zergatik gomendatzen dizudan beti,hain lehiatsu, ur bedeinkatua eguneroerabiltzea, galdetzen didazu. —Arrazoi asko ditut emateko. Nahikoa izango duzu, ziur aski,Avilako Teresaren hau: «Ur bedeinkatuarengandik, beste edozein gauzarengandik baino gehiago ihes egiten dute deabruek, berriz ez itzultzeko».

Zein argi eta zitalki argudiatzen duen Satanasek gure Fede Katolikoaren aurka!

Baina, esan diezaiogun beti, eztabaidan hasi gabe: Elizaren seme naiz ni.

Mundua, deabrua eta haragia abenturazale batzuk dira, zeure barruan daramazun basatiaren ahultasunaz baliatuz, ezer balio ez duen atsegin baten truke, zuk zureJaungoikoaren odol bizi eta berreroslean bustitako urre fin, perlak, brilianteak eta errubiak, zure betikotasunaren ordain eta altxor direnak, beraiei eman diezazkiezun nahi dutenak.

Bihotzean su eta ur, hotz eta bero, grinatxoak eta Jaungoikoa dituzula esaten didazu…: kandela bat San Migeli piztua eta bestea deabruari.

Lasaitu zaitez: borroka jarraitu nahi duzun bitartean, ez daude bi kandela, bat bakarra baizik, Goiaingeruarena.

Entzun iezadazu, zientzian buru-belarri sartuta zauden horrek: zure zientziak ezin uka ditzake deabruaren egintzak. Nire Amak, Eliza Santuak —urte askotan zehar: eta jaiera pribatu laudagarria da ere—, Apaizei, egunero, aldare oinean San Migeli otoitz eginarazi die «contra nequitiam et insidias diaboli» —etsaiaren gaiztakeria eta azpikerien aurka.

Eska ezazu beti zure iraupena eta zureapostolutzakideena, gure etsaiak, deabruak, ongi baitaki bere etsairik handienak zaretela…, eta zuen arteko baten huts egiteak, nolako poza ematen dion!

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak