Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Ordaina.

Ordaina: Hauxe da Bizitzara daraman bidezidorra.

A zer beldurra dion jendeak ordainari! Munduaren aurrean itxura ona egiteagatik egiten dutena, asmoa zuzenduz, Jaungoikoagatik egingo balute…, bai santu liratekeela zenbait gizon eta emakume!

Gure borondatez oparo ordainduz gero, Jesusek graziaz beteko gaitu Berak bidalitako ordain aukerak maita ditzagun.

Zure nahimenak eska diezaiela zentzuei ordainaren bidez, beste ahalmenek otoitzean ukatzen diotena.

Nola goresten dugun nekea, espiritu ekonomiaren barruan bere lekua (ordaina) ematen diogunean!

Maitasunez zigortzea: horixe da merezi dutenei jartzen zaien zigorra naturaz gaindiko mailara jasotzeko bidea.

Jaungoikoaren maitasunez, Bera iraintzen baitugu, ordain bezala balio dezala zigorrak: Jaungoikoarengatik lagun hurkoari diogun maitasunez, zigorra inoiz ere ez dadila mendeku izan, sendagai onuragarri baizik.

Jaungoikoari zeure burua munduan eskaini nahi badiozue, jakintsu baino lehen —emakumeek ez dute jakintsu izan beharrik: aski dute zentzudun izatea— espirituzaleak izan behar duzue, Jaunari ongi lotuak otoitzaren bidez: zuen zentzu eta ahalmen guztiak estaltzen dituen mantu ikustezin bat eraman behar duzue gainean: otoitz, otoitz eta otoitz; ordain, ordain eta ordain.