Puntuen zerrenda

Hay 7 puntos en «Bidea» cuya materia es Judizioa.

«Jaunak zuri eskatuko dizun “kontuaz” hitz egiteak grazia egin zidan. Ez, zuentzat ez da Epaile izango —hitz honen esanahi zorrotzean—, Jesus baizik». —Gotzain santu batek idatzitako esaldi honek, bihotz nahigabetu bat baino gehiago arindu duen bezala, zurea ere arindu dezake.

Ez beldurrik izan Jaungoikoaren Zuzentasunari. —Jaungoikoarengan Errukia bezain miresgarria eta maitagarria da Zuzentasuna: biak Maitasunaren adierazgarri dira.

«Biziak eta hilak epaitzera etorriko da», esaten dugu Kredoan. —Ez dezazula inoiz ahatz epaiketa hori, zuzentasun hori, ezta ere… Epaile hori.

Ez al duzu sentitzen bihotzean zure Aita Jaungoikoari poz emateko gogo bizirik epaitu behar zaituenean?

Arima munduzaleen artean badago Jaunaren Errukia gogoratzeko joera bizia. —Eta horrela, beren bidegabekeriekin aurrera jarraitzeko adore hartzen dute.

Egia da Jaungoiko Gure Jauna guztiz errukiorra dela, baina baita ere guztiz zuzena: eta badago epaiketa bat, eta Bera da Epailea.

Adoretu zaitez. —Ez al dakizu San Paulok korintoarrei esaten ziena: «bakoitzak, egindako lanaren neurrian hartuko du saria»?

Apostolu arima: aurrena zu. —Jaunak,San Mateoren bitartez, esan du: «Epaiegunean askok esango didate: Jauna, Jauna! Ezal genuen, bada, zure izenean hitz egin eta zureizenean deabruak bota eta zure izenean mirariasko egin? Baina nik erantzungo diet: ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!».

Ez dadila izan —esaten du San Paulok— besteei irakatsi ondoren neu gaitzetsia gerta nadin.

Eskritura Santuaren erreferentziak