Puntuen zerrenda

Hay 6 puntos en «Bidea» cuya materia es Bekatua.

Badirudi ozenki entzuten duzula zure ariman: «aurreiritzi erlijioso hori!»… —Eta gero, hitz ederrez, gure haragi eroriaren ahultasun guztien defentsa: «bere eskubideak!».

Hori gertatzen zaizunean esaiozu etsaiari badagoela lege naturala, eta Jaungoikoaren legea, eta Jaungoikoa! —Baita infernua ere!

Ebanjelio Santuetan Pilatoren galdera irakurtzea gogorra egiten zaigu: «Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Kristo deritzana?» —Negargarriagoa da erantzuna entzutea: «Barrabas!».

Ikaragarriagoa oraindik, nire bidetik aldentzean, askotan!, nik ere «Barrabas!» esan dudala ohartzea, beste hau erantsiz «Kristo?… “Crucifige eum!” —Josi Gurutzean!».

Ez ahaztu, seme, zuretzat gaitz bakar bat dagoela munduan: beldur izan behar diozun eta Jaungoikoaren graziaz saihestu behar duzun gaitza: bekatua.

Ez dago alaitasunik? —Pentsa ezazu: oztoporen bat dago Jaungoikoaren eta nire artean. —Ia beti asmatuko duzu.

Mundua, deabrua eta haragia abenturazale batzuk dira, zeure barruan daramazun basatiaren ahultasunaz baliatuz, ezer balio ez duen atsegin baten truke, zuk zureJaungoikoaren odol bizi eta berreroslean bustitako urre fin, perlak, brilianteak eta errubiak, zure betikotasunaren ordain eta altxor direnak, beraiei eman diezazkiezun nahi dutenak.

Zure hutsegite eta akatsek, ezta zure erorialdi larriek ere, ez zaitzatela Jaungoikoarengandik urrundu. —Haur ahula, zentzudun bada, bere aitaren ondoan egoten saiatzen da.

Eskritura Santuaren erreferentziak