Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Neurritasuna.

Egia ote da —ez dut uste, ez— lurrean ez dagoela gizakirik, sabelak baizik?

Jalekeria lizunkeriaren aitzindaria da.

Jaki fin eta bereziena ere, txerriak (horrela du izena, «barka»rik gabe) janez gero, gehienez, txerriki bihurtzen da!

Aingeru izan gaitezen, ideiak gureak egitean duindu ditzagun. —Gizon-emakumeak izan gaitezen, bederen: janariak, gutxienez, giharre bikain eta eder bihur ditzagun, edo, agian, burumuin indartsu… Jaungoikoa ulertu eta gurtzeko gauza dena.

—Baina… ez gaitezen animaliak izan, hainbeste eta hainbeste bezala!

Jalekeria bizio itsusia da. —Ez al dizu

barregura eta nazka pixka bat ematen, jaun errespetagarri horiek hain serioski mahai inguruan eserita ikusteak, errito tankeran, liseri hodia koipez betetzen, hura «helburu» bailitzan?

Ez hitz egin jakiez mahaian; gauza itsusia da hori, desegokia zuretzat. —Gai nobleago bati buruz hitz egin ezazu —arimakoa edo adimenekoa—, eta eginbehar hori goratuko duzu.

Mahaitik hildura txikiren bat egin gabe altxatzen zaren egunean, pagano baten antzera jan duzu.

Gehienetan behar baino gehiago jatenduzu. —Eta hainbestetan gorputz astun eta ondoeza sortzen dizun asetze horrek, naturaz gaindiko ondasunak dastatu ezinean eta adimena baldartuta uzten dizu.

Lurrerako ere, zein bertute egokia den neurritasuna!

Ez zara zoritxarrekoagoa falta bazaizu soberan izango bazenu baino.