Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Jainkoaren maitasuna  → Maria, maitasun ederraren ama.

Gure Amarenganako maitasuna, zure epelkeriaren hausberoan ezkutaturik dauden bertute txingarrak su bizi bihurtuko dituen haizea da.

Maita ezazu Andre Maria. Eta Berak lortuko dizu eguneroko borrokan garaile irtetzeko grazia ugaria. —Eta ezertarako ez diote balio izango etsaiari zure barruan bor-bor altxatzen diren gauza gaizto horiek, beraien usain gozoko usteltasunez Kristok berak zure bihotzean ipinitako ideal handi eta agindu bikainak ito nahian. —«Serviam!».

Ama Birjina Santuak, Maitasun Ederraren Amak, lasaituko du zure bihotza, haragizkoa dela sentiarazten dizunean, Berarengana uste osoz bazoaz.

Ama Birjina Nahigabetua. Begiratzen diozunean, ikus ezazu bere Bihotza: bi seme aurrez aurre dituen Ama da: Hura… eta zu.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Eskritura Santuaren erreferentziak