Puntuen zerrenda

Hay 4 puntos en «Bidea» cuya materia es Konfiantza → Amabirjinarekiko.

Zure bizitzako bekatu guztiak zutik jartzen direla dirudi. —Ez galdu zure uste ona. —Aldiz, dei egiozu zure Ama Santa Mariari, haurrek ohi duten sinesmen eta uste osoz. Berak ekarriko dio sosegua zure arimari.

Izan konfiantza. —Itzul zaitez. —Eskaiozu Andre Mariari eta zintzo izango zara.

Zure eraikin espirituala kulunkatzen bada, dena airean dagoela iruditzen bazaizu…, Jesus eta Mariarenganako konfiantzan oinarritu zaitez, harri tinko eta ziur horren gainean eraiki behar izan baitzenuen hasieratik.

Ez zaude bakarrik. —Pozik eraman ezazu nahigabea. —Zure eskuan ez duzu zure Amaren eskua sentitzen, haur gaixo: egia da. —Baina… ikusi al dituzu lurreko amak, beren haurrak lehenengo pausoak, dardarka, inoren laguntzarik gabe ematen hasten direnean, nola doazen atzetik, beso zabalik? —Ez zaude bakarrik: Maria zure ondoan dago.