Puntuen zerrenda

Hay 2 puntos en «Bidea» cuya materia es Betebeharrak eta eskubideak → gizarte-betebeharrak.

Ez zait atsegin hainbeste eufemismo: koldarkeriari zuhurtasun deitzen diozue. —Eta zuen «zuhurtasun» hori, Jaungoikoaren etsaiak, burumuina hutsik dutelarik jakintsu itxurak eginez, inoiz igo behar ez luketen postuetara igotzeko aukera da.

Lanpostu ofizial bat baldin baduzu, badituzu ere kargu horri loturik dauden eskubideak, eta betebeharrak ere.

—Zure apostolu bidetik aldentzen zara, apostolutza lan batengatik —edo haren aitzakiaz—, zure karguari dagozkion eginbeharrak bete gabe uzten badituzu. Galdu egingo baituzu daukazun ospe profesionala, «gizakiak arrantzatzeko amua» dena, hain zuzen ere.