Puntuen zerrenda

Hay 5 puntos en «Bidea» cuya materia es Arima-zuzendaritza → borrokatzeko laguntza .

Biziera planik ez baduzu, inoiz ez duzu ordenarik izango.

Biziera plan bati, ordutegi bati lotzea —esan zenidan—, zein aspergarria den! Eta erantzun nizun: Maitasuna falta delako da aspergarri.

Ordu jakinean jaikitzen ez bazara, inoiz ez duzu biziera plana beteko.

Ordenarik gabeko bertutea? —Bertute arraroa!

Ordena lortzen duzunean, denbora ugaritu egingo zaizu, eta, beraz, aintza handiago eman diezaiokezu Jaungoikoari bere zerbitzuan gehiago lan eginez.