Puntuen zerrenda

Hay 8 puntos en «Bidea» cuya materia es Entregatzea → eskuzabaltasun.

Kalkulatzaile zara. —Ez esan niri gazte zarenik. Gazteriak ahal duen guztia ematen du: bere burua ere bai, neurririk gabe.

«Eska ezazu inoiz ez nadin errazenean geratu nahi». —Eskatu dut. Orain erabaki eder hori betetzen ahalegintzea dagokizu.

Jesus ez da asetzen «zatituz»: dena nahi du.

Osorik eskaini behar dugu geure burua, osorik uko egin behar diogu: buru ukamena holokausto izan behar da.

Satanasen «non serviam» hura emankorregia izan da. —Ez al duzu sentitzen zure baitan errebelatze oihu hura baino emankorragoa izan daitekeen «serviam» —zerbitzatuko zaitut, leial izango natzaizu!—, egunero otoitzez eta egitez esateko gogo bizia?

Xaloegia zara. —Gutxi direla karitatea bizi dutenak! —Karitatea izatea ez dela arropa zaharra edo kobrezko txanponak ematea…

—Eta zuri gertatutakoagatik ilusioa galduta zaudela kontatzen didazu.

—Hauxe bakarrik datorkit burura: eman dezagun zuk eta nik zuhurkeriarik gabe, eta geure burua ere eman dezagun. Eta ezagutzen gaituztenek ez dute zure esperientzia txarra izango.

Badakizu zure bidea ez dagoela argi. —Eta ez dagoela argi, Jesusi hurbiletik ez jarraitzean, ilunbetan geratzen zarelako. —Zeri itxaroten zaude erabaki bat hartzeko?

Zergatik ez diozu Jaungoikoari zeure burua behingoz eskaintzen…, benetan… orain!?

Eskritura Santuaren erreferentziak