Puntuen zerrenda

Hay 3 puntos en «Bidea» cuya materia es Gogo-azterketa → apaltasun, zintzotasun .

Ez duzu inoiz ere «egia agortu» nahi. —Gizalegez, batzuetan. Beste batzuetan —gehienetan— zeure burua ez larritzearren. Zenbaitetan besteak ez larritzeko. Eta beti, koldarkeriaz.

Horrela, sakontzeari diozun beldur horrekin, inoiz ez zara irizpide zuzeneko gizon izango.

Azterketa garaian prest egon zaitezdeabru mutuari aurre egiteko.

Azter ezazu zeure burua: poliki, ausarki. —Zure umore txar eta zure tristuraarrazoigabeak —itxuraz arrazoigabeak— ezote datoz zure irritsak —maltzurki, aringarrienbidez— ezarri dizkizun lotura mehe, baina «zehatz» horiek hausteko erabakirik hartzen ez duzulako?